Ongi etorri nire bloggera!!

Jolasteko prest zaudete? Hemen, jolastu ez ezik,

jolas desberdinak eta teknika berriak ikasiko ditugu. Berriro galdetzen dizuet...prest
zaudete? Espero dut erantzuna baietz izatea.

Hurrengora arte...


2010/03/17

Jolas sinbolikoa

Umeen jolasetatik nabarmengarriena jolas sinbolikoa dugu. Sei urte arte nagusia da. Jolas honen bidez, umeak tentsioak eta afektuzko nahiak bideratzen ditu; Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek.

Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez: sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da.Haurtxoa zainduko du eta sarritan berau izango da. Maitasuna, harremanak aurkituko ditu eta abar.

http://www.bilbao.net/hezkuntza/ggorria/euskara/t-jolasa.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario