Ongi etorri nire bloggera!!

Jolasteko prest zaudete? Hemen, jolastu ez ezik,

jolas desberdinak eta teknika berriak ikasiko ditugu. Berriro galdetzen dizuet...prest
zaudete? Espero dut erantzuna baietz izatea.

Hurrengora arte...


Mostrando entradas con la etiqueta sarea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sarea. Mostrar todas las entradas

2010/05/27

Euskal jolasak -2. partea-

JOLASAK
View more presentations from anetxe.
Jarraitzen dugu jolasen munduan sartuta. Sarean bilatzen bideo hau aurkitu dut. Oso interesgarria iruditu zait kantak eta jolasak euskaraz aurki ditzakegulako. Begirale moduan konturatu naiz euskaraz abesti gutxi erabiltzen direla edo dakigula. Beraz, dokumentu honekin ideiak atera ahal ditugu lanerako, gure lana ondo egiteko.

2010/05/03

Kanta eta kanta

Umeekin jolasteko hainbat eta hainbat kanta erabiltzen ditugu. Batez ere, borobilean jolasten diren jolasetan oso erabilgarriak dira kantak euskaraz ezagutzea. Hurrengo hau zapi zurian jolasteko kanta bat da.


http://berbatik.podOmatic.com/entry/2008-11-28T10_12_25-08_00

2010/04/12

Euskal jolasak -1. partea-

Batzuetan zaila egiten zaigu jolasak euskaraz aurkitzea baina Sarean aurki dezakegu hainbat eta hainbat orri euskal jolasez josita. Besteak beste, Aisia.net aurkitu ahal dugu. Orri honetan, goiko partean, "Euskal jolasak" link moduan aurkitzen dugu jarrita. Klikatu ondoren, multzoka eta gaika agertzen dira jolas eta jolasteko dantza batzuk. Espero dut erabilgarria izatea.

http://www.aisia.net/jolasak/jolasen_zerrenda.php?id=2