Ongi etorri nire bloggera!!

Jolasteko prest zaudete? Hemen, jolastu ez ezik,

jolas desberdinak eta teknika berriak ikasiko ditugu. Berriro galdetzen dizuet...prest
zaudete? Espero dut erantzuna baietz izatea.

Hurrengora arte...


2010/03/24

Jolas kooperatiboak

Jolas kooperatiboak, emaitza kontuan hartu gabe, dibertigarriak direnak dira. Jolas mota honetan ez dago ez irabazlerik ez galtzailerik, inor ez da kanpoan geratzen eta denon partaidetza sustatzen dute.Beraz, helburua edo erronka lortzeko, partaideen arteko laguntza eta elkarlana ezinbestekoa da.

Ezaugarri batzuk:(http://www.bakeola.org/)
- Taldean jolastean, helburua bateratua denez, guztiek irabazten dute edo guztiek galtzen dute.
- Barruan egotea sustatzen dute eta, ez, kanpoan egotea.
- Aurkaria ez da taldekoa.
- Arauek elkarrekiko laguntza eta lankidetza onartu behar dituzte, inor egitera behartu gabe.
- Oso lagungarriak dira, erabakiak hartzen, negoziatzen eta gatazkak konpontzen ikasteko orduan.
- Sarritan, arauak jokalarien adinaren edo kopuruaren arabera aldatu daitezkeenez, joko beraren aldagai desberdinak egon daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario